Urola Erdi, Behe eta Kosta
Urola Erdiko eta Beheko hornidura sistema osatzen dute Ibai-Ederreko urtegiak eta Edateko Uren Araztegia (Azpeitia).
Sistemak edateko uraz hornitzen ditu Azkoitia, Azpeitia, Zestoa, Aiernazabal, Zumaia, Getaria, Zarautz, Orio eta Aiako zonalde bat, 60.000 biztanle.
Ibai-Ederreko urtegia
Ibai-Ederreko urtegia hormigoizko pantaila duen harri-lubeta da. Guztira, 11.00.000 m3 har ditzake, 66 metroko altuera du, 700 l/seg inguruko erregulazio ahalmena du eta 29 km2-ko isurialde arroa du.
Ibai-Ederreko E.U.A.
Ibai-Ederreko Edateko Uren Araztegia da urtegitik datorren ura arazteko erabiltzen den lekua. Arazteko ahalmena 550 l/seg da eta, urtero, eskualdeko udalerrietara 7.000.000.000 litro inguru banatzen dira. E.U.A.n, urei ematen zaien tratamenduak prozesu hauek ditu: preozonizazioa, erreaktiboekin nahasteko ganbera, dekantazioa, erdibideko ozonizazioa, iragazketa eta desinfekzioa.
Sistema osatzen da Bidegoiango E.U.A.rekin. Udalerria edateko uraz hornitzen du eta 5 l/seg-ko arazte ahalmena du.