Urola Garaia
Urola Garaiko hornidura sistema osatzen dute Barrendiolako urtegiak eta Edateko Uren Araztegia (Legazpi).
Barrendiolako hornidura sistemak edateko uraz hornitzen ditu Legazpi, Urretxu, Zumarraga eta Ezkio-Itxaso, 30.000 biztanle.
Barrendiolako urtegia
Barrendiolako urtegia hormigoizko pantaila duen harri-lubeta da. Guztira, 1.500.000 m3 har ditzake, 48 metroko altuera du, 135 l/seg inguruko erregulazio almena du eta 10 km2-ko isurialde arroa du.
Barrendiolako E.U.A.
Barrendiolako Edateko Uren Araztegia da urtegitik datorren ura arazteko erabiltzen den lekua. Arazteko ahalmena 135 l/seg da eta, urtero, eskualdeko udalerrietera 2.400.000.000 litro ur inguru banatzen dira. E.U.A.n, urei ematen zaien tratamenduak prozesu hauek ditu: preozonizazioa, erreaktiboekin nahasteko ganbera, dekantazioa, erdibideko ozonizazioa, iragazketa eta desinfekzioa.
Gainera, Urola Garaiko hornidura sistema konektatuta dago Urola Erdialdeko eta Urola Beheko sistemarekin, lehorte edo bestelako gertaerei aurre egin ahal izateko.