Kudeaketa

Deba Garaia

Deba Garaiko hornidura sistema osatzen dute Urkuluko urtegiak eta Edateko Uren Araztegia (Aretxabaleta).

Sistemak edateko uraz hornitzen ditu Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Oñati, Bergara, Elgeta eta Soraluze, 66.000 biztanle.

Urkuluko urtegia

Urkuluko urtegia hormigoizko pantaila duen harri-lubeta da. Guztira, 10.000.000 m3 ur har ditzake, 58 metroko altuera du, 540 l/seg inguruko erregulazio ahalmena du eta 19 km2-ko isurialde arroa du.

Urkuluko E.U.A.

Urkuluko Edateko Uren Araztegia da urtegitik datorren ura arazteko erabiltzen den lekua. Arazteko ahalmena 500 l/seg da eta, urtero, 8.000.000.000 litro ur inguru banatzen dira eskualdeko udalerrietara. E.U.A.n, urei ematen zaien tratamenduak prozesu hauek ditu: preozonizazioa, erreaktiboekin nahasteko ganbera, dekantazioa, erdibideko ozonizazioa, iragazketa eta desinfekzioa. Sistema laguntzeko, Albitxuko E.U.A. dago, Bergaran, 50 l/seg-ko arazte ahalmena duena.

Sistema osatzen da Leintz-Gatzagako E.U.A. txikiarekin Araztegi horrek edateko uraz hornitzen du udalerria eta 8 l/seg-ko arazte ahalmena du.

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak bakarrik erabiltzen ditu, erabiltzaileek nabigatu ahal izateko, geroko sarbideak errazteko eta erabilera-estatistikak egiteko, datu pertsonalak bildu edo laga gabe. Informazio gehiago HEMEN  
ADOS BERRETSI Cookie konfigurazioa