Saneamendua

Deba Garaia 1

Deba Garaiko eskualdean, lehen saneamendu sistema Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate eta Oñatiri dagokiena da.

Sistema osatzen dute Eskoriatza-Aretxabaleta-Arrasateko kolektoreek, Deba ibaiaren aldean, eta Oñatikoak, izen bereko ibaiaren aldean. Hondakin Uren Araztegia Epelen dago (Arrasate-Bergara).

Kolektoreak

Deba ibaira isurtzen diren ur zikinak hartzen dituen kolektorea proiektatua dago hormigoi armatuan, 1500 mm.-ko diametro maximoarekin, 12 km. inguruko luzerarekin eta 1500 l/seg-ko garraio ahalmen maximoarekin.

Oñati ibaira isurtzen diren ur zikinak hartzen dituen kolektorea proiektatua dago hormigoi armatuan, 1000 mm.-ko diámetro maximoarekin, 8 km. inguruko luzerarekin eta 500 l/seg-ko garraio ahalmenarekin.

Epeleko H.U.A.

Epeleko Hondakin Uren Araztegia lokatz aktibokoa da eta nitrogenoa eta fosforoa biologikoki kentzen dira. Kutsadura zama da 95.000 biztanle baliokideri dagokiona eta gehienezko ahalmena aurretramendurako 850 l/seg da eta biologikoa 245 l/seg. Instalazioak usainen tratamendua egiten du.

Gipuzkoako Urak berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu. Gure cookien politika onartzen baduzu edo nabigatzen jarraitzen baduzu, cookien instalazioa eta erabilera onartzen dituzu. Informazio gehiago HEMEN   Onartu