Kudeaketa

Deba Erdialdea eta Barrena

Deba Erdialdeko eta Barrenako hornidura sistema osatzen dute Aixolako urtegiak eta Ipuruako E.U.A.k (Eibar urez hornitzen duenak), lurrazpiko putzuek eta Kilimongo Edateko Ur Araztegiak, Mendaron.

Kilimongo hornidura sistemak edateko uraz hornitzen ditu Mendaro, Elgoibar, Deba eta Mutrikuko udalak, 25.000 biztanle.

Aixolako urtegia

Aixolako urtegia hormigoizko pantaila duen harri-lubeta da. Guztira, 2.750.000 m3 ur har ditzake, 40 metroko altuera du, 160l/seg inguruko erregulazio almena du eta 6 km2-ko isurialde arroa du.

Ipuruako E.U.A.

Ipuruako Edateko Uren Araztegia da Aixolako urtegitik datorren ura arazteko erabiltzen den lekua. Arazteko ahalmena 150 l/seg da eta, urtero, Eibarri 3.000.000.000 litro inguru ematen dizkio. E.U.A.n, urei ematen zaien tratamenduak prozesu hauek ditu: aurreoxidazioa, erreaktiboak nahasteko ganbera, dekantazioa, iragaztea eta desinfekzioa.

Sistemak Urkuluko urtegia ere baliatzen du, Altako hornidurarako.

Kilimongo E.U.A.

Kilimongo Edateko Uren Araztegia da iturburu eta putzuetatik datorren ura arazteko erabiltzen den lekua. Arazteko ahalmena 120 l/seg da eta urtero eskualdeko udaletara 2.000.000.000 litro inguru banatzen dira. E.U.A.n, urei ematen zaien tratamenduak prozesu hauek ditu: erreaktiboak nahasteko ganbera, flotazioa, iragazketa eta desinfekzioa. Sistemari laguntzeko, Goikoetxeko E.U.A. (Deba) dago, 40 l/seg-ko arazte ahalmena duena.

Gipuzkoako Urak berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu. Gure cookien politika onartzen baduzu edo nabigatzen jarraitzen baduzu, cookien instalazioa eta erabilera onartzen dituzu. Informazio gehiago HEMEN   Onartu