Saneamendua

Deba Erdialdea eta Barrena

Deba Erdialdea eta Deba Barreneko eskualdean, saneamendu sistema Elgoibar, Eibar, Solaluze, Mendaro, Ermua eta Mallabiako udalerriei dagokiena da.

Sistema osatzen dute Mallabia-Ermua-Eibar-Malzagako kolektoreak, Ego ibaiaren aldetik, eta Soraluze-Malzaga eta Malzaga-Elgoibarrekoak, Deba ibaiaren aldetik, eta Medarotik H.U.A.raino ur zikinen bulkatzeak.

Kolektoreak

Ego ibaira isurtzen diren ur zikinak biltzen dituen kolektorea proiekatua dago hormigoi armatuan, 1000 mm.-ko diametro maximoarekin, 14 km. inguruko luzerarekin eta 1200 l/seg-ko garraiatze ahalmen maximoarekin.

Soraluzek isurtzen dituen hondakin urak biltzen dituen kolektorea proiektatua dago hormigoi armatuan, 400 mm.-ko diametro maximoarekin, 4 km. inguruko luzerarekin eta 100 l/seg-ko garraiatze ahalmen maximoarekin.

Malzaga-Elgoibar-H.U.A.-ko kolektoreak hormigoi armatuzkoak dira, 1200 mm.-ko diametro maximoa dute, 6 km.-ko luzera dute eta 1.750 l/seg-ko ahalmen hidraulikoa dute.

Sistemak gainezkabideak ditu.

Mendaroko bulkatzea eta Ermua-Mallabiako kolektorea egikaritzeke daude.

Apraitzeko H.U.A.

Apraitzeko Hondakin Uren Araztegiaren diseinua SBR motakoa da (Sekuentziazko Erreaktore Biologikoa), nitrogenoa biologikoki kentzen du eta fosforoa kimikoki. Kutsadura zama da 85.000 biztanle baliokideri dagokiona eta gehienezko ahalmena aurretramendurako 1.560 l/seg da eta biologikoa 350 l/seg.

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak bakarrik erabiltzen ditu, erabiltzaileek nabigatu ahal izateko, geroko sarbideak errazteko eta erabilera-estatistikak egiteko, datu pertsonalak bildu edo laga gabe. Informazio gehiago HEMEN  
ADOS BERRETSI Cookie konfigurazioa