Ezagutu ezazu ura
Hemen zaude:
E.U.A.-etan, prozesu hau burutzen da ura edateko ur bihurtzeko:
Lehendabizi, ozonoa eransten zaio ur gordinean heltzen diren elementuak herdoildu daitezen, batez ere burdina eta manganesoa.
Oxidazio fasearen ostean, partikulen tamaina eta pisua handitzen duten substantziak eransten zaizkio. Ura koagulatzailearekin eta malutatzailearekin nahasten da, dekantazio fasean dituen solido organikoen nahiz ez-organikoen banaketa errazteko.
Iragazketan, aurreko fasean kendu ez diren pisu eta tamaina gutxiko partikulak ezabatzen dira. Iragazketa silize hareaz osatutako material baten gainean egiten da. Zaporeak eta usainak kentzeko, ikatz aktiboa ere erabil daiteke.
Kloroa eta ozonoa dosifikatzen dira, ura desinfektatzeko. Zenbait instalaziotan izpi ultramoreak ere erabiltzen dira, eginkizun horretarako.
Arriarango E.U.A.
Web atari honek helburu teknikoarekin eta helburu estatistikoarekin soilik erabiltzen ditu cookie propioak, webgune honetako bisitarien datu pertsonalak bildu edo laga gabe. Cookien politika kontsultatuz informazio gehiago lor dezakezu
Cookie teknikoak edo beharrezkoak BETI AKTIBATUTA
Analisi- edo neurketa-cookieak