COVID19-ak eragindako egoera honetan, eta 2021eko martxoaren 26ko 16/2021 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, Gipuzkoako Ur Kontsortzioan beharrezkoak izan diren neurri guztiak hartu ditugu:
Covid-19ko krisiak sortutako egoeraren ondoren herritarrei laguntzeko ezohiko neurria ekonomikoak, Batzorde Eragileak onartuak:(documentua ikusi)
-Jendeari arreta emateko bulegoak. Jendeari arreta emateko bulegoak irekita daude, beharrezko segurtasun-neurriekin. Hala ere, alten, bajen, titular-aldaketen, erreklamazioen, matxuren jakinarazpenen eta abarren eskaerak bide hauen bidez izapidetu daitezke:
Uraren telefonoa, 24 ordu:
943 00 22 22
Bulego birtuala:
www.gipuzkoakour.eus
- Kontagailuak irakurtzea: prebentzio-neurri gisa, gomendagarria da kontagailuen irakurketak Uraren Telefonoan edo gure webgunean helaraztea, kontagailua eskuragarri ez badago. Gure langileak eta herritarrak oro har babesteko asmoz, silikonazko eskularruekin eta maskarekin babestuta joango dira irakurleak. Eskura ditugun kontagailu guztiak (baterietan eta kanpoan) normaltasunez irakurriko ditugu perimetralki itxitako udalerrietan izan ezik, horietan irakurketa lortzeko prozedura honako hau izango baita:
- Kontagailuen aldaketak: normaltasunez egingo dira, beharrezko higiene- eta prebentzio-neurriak hartuz perimetralki itxitako udalerrietan izan ezik, non kontagailu irisgarriak ordezkatuko baitira (baterietan eta kanpoan), barrualdeetara sartzea saihestuz.
- Zerbitzuaren altak: zerbitzuan alta emateko eskaera justifikatu guztiei erantzungo zaie, higiene eta prebentzio-neurrien arabera.
- Zerbitzuko bajak: Kontagailuak higiezinen barruan dituzten zerbitzu-bajen eskaerak ez dira berriz ohartarazi arte egingo. Gainerakoei normaltasunez erantzungo zaie, higiene eta prebentzio-neurrien arabera.
Kontagailuak irakurtzeko edo ordezteko, nahiz zerbitzuko altak eta bajak emateko, udalerrien egoera epidemiologikoa hartuko da kontuan, goian aipatutako Dekretuan ezarritakoaren arabera.
- Ikasleentzako gure instalazioetarako bisita gidatuak aldi baterako etetea.