Volver
PRIBATUTASUN POLITIKA OROKORRA
EDUKI INFORMATZAILEA
Datuak babesteko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 26ko 2016/679 Erregelamendu Orokorraren arabera, pribatutasun politika honen xedea da ezagutzera ematea GIPUZKOAKO UR KONTSORZIOAk nola jasotzen, tratatzen eta babesten dituen beren zerbitzuak eskuratzen edo erabiltzen dituzten pertsonen datuak.
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA
Izena: CONSORCIO DE AGUAS DE GIPUZKOA-GIPUZKOAKO UR KONTSORZIOA
IFK: G-20422392
Helbidea: Portuetxe kalea, 16 – 1. (Blanca Vinuesa eraikina) 20018 - Donostia/San Sebastián
Telefonoa: 943 00 22 22 / 943 31 86 02
(*)Taula honetan agertzen diren udaletakoren batekoa bazara, zeure udala izango da hauen tratamenduaren arduradun: "pertsona abonatuak", "informazioa", "zure datu pertsonalen
tratamenduaren gaineko eskubideak erabiltzea” eta “segurtasun etenak kudeatzea".
ADIERAZITAKO DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUN DIREN UDALAK |
Zarauzko Udala |
Leintz Gatzagako Udala |
Leaburu-Txaramako Udala |
Mallabiako Udala |
DATUAK BABESTEKO DELEGATUA
GIPUZKOAKO UR KONTSORTZIOAN datuen babeserako delegatua da datu pertsonalen babesari buruzko araudiak xedatutako betebeharren inguruko informazioa eta aholkularitza emateaz eta gainbegiratze-lanak egiteaz arduratzen den figura. Figura autonomoa da bere zereginak betetzerakoan eta edonor joan daiteke beregana norberaren datu pertsonalen tratamenduari edo tratamendu horrekin lotutako eskubideen erabilerari buruzko gaiengatik.
Email honen bidez jar zaitezke harremanetan GIPUZKOAKO UR KONTSORTZIOKO datuen babeserako delegatuarekin: [email protected]
DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN XEDEAK
GIPUZKOAKO UR KONTSORZIOAk (aurrerantzean, UR KONTSORTZIOA) Gipuzkoako uraren ziklo osoa kudeatzeko ardura duen entitatea da, kudeaketa hori hainbat zerbitzuren bidez egiten du eta, horretarako, datu pertsonalak tratatu beharrean gertatzen da. Horregatik, erabiltzaileek politika informatzaile espezifiko bat izango dute pribatutasun atari honetan, dagokion zerbitzua emateko eskatuko zaizkien datuen tratamenduari buruzko informazioa alegia.
DATUEN JATORRIA
Datuak jasoko ditu pertsonek emandako informaziotik edo beste erakundeekin eginiko datuen alderatze edo egiaztatzeetatik, bere eskumeneko zerbitzuak kudeatzeko badira betiere.
EMANDAKO DATUAK ZEHATZAK ETA EGIAZKOAK
GIPUZKOAKO UR KONTSORZIOAren zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonek, nolanahi ere, bermatzen dute emandako datuak zehatzak direla, indarrean daudela eta benetakoak direla, eta horren guztiaren erantzukizuna bere gain hartzen dute; behar bezala eguneratuta edukitzera konprometitzen dira, baita ere.
KONTSERBAZIOA
Emandako datu pertsonalak kontserbatuko dira kasu bakoitzean jaso direneko xedeari erantzuteko behar diren bitartean, pertsona interesdunaren eta GIPUZKOAKO UR KONTSORZIOAren arteko harremanari edo loturari eusteko, baldin eta hark datuak ezabatzeko eskatzen ez badu edo tratamenduaren edo tratamenduen aurka agertzen ez bada. Datuak gordeko dira, baita ere, eska lekizkigukeen lege betebeharren epeen denbora osoan
LEGITIMAZIOA: DATUAK ERABILTZEKO GAITZEN DUEN TITULU LEGALA
Datu pertsonalak tratatzeko legitimitatea datuak babesteko Erregelamendu Orokor europarrak ematen dio UR KONTSORTZIOAri eta horrek datu pertsonalen titularrari jakinarazi beharko dio zerbitzuren bat ematen dioen bakoitzean aplika dakiokeen zilegitasun titulua edo tituluak.
HARTZAILEAK
UR KONTSORTZIOAk ez du datu pertsonalik nazioartera lagako edo transferituko haiek tratatzen ari den bitartean, nola eta lege betebehar batean oinarrituta lagatzen edo transferitzen ez dituen edo, horretarako, interesdunaren baimena ez duen; baimena eskatuko zaio, beharrezkoa bada.
ESKUBIDEAK
UR KONTSORTZIOAk pertsona interesdunei aukera ematen die beren datu pertsonalak tratamenduari lotutako eskubide hauek erabiltzeko:
- Beren datu pertsonaletan sartzeko eskubidea.
- Datuak zuzentzeko edo ezabatzeko eskubidea.
- Datuen tratamendua mugatzeko eskatzeko eskubidea.
- Datuen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea.
- Datuen eramangarritasunerako eskubidea.
- Emandako onespena kentzeko eskubidea.
>> Eskubideak erabiltzeko inprimakia
Edonork du eskubidea egiaztatzeko UR KONTSORTZIOAk dagozkion datu pertsonalak tratatzen dituen ala ez. Pertsona interesdunek beren datu pertsonaletan sar daitezke, eta baita datu okerrak zuzentzeko eskatu ere; ezabatzeko eska dezakete, baita ere, datuak jadanik beharrezkoak ez badira jaso zireneko xedeak betetzeko.
Zenbait zirkunstantziatan, pertsona interesdunek beren datuen tratamendua mugatzeko eska dezakete. Hala bada, datuak kontserbatuko dira erreklamazioak aurkezteko edo defenditzeko bakarrik. Zenbait zirkunstantziatan, halaber, pertsona interesdunek beren datuen tratamenduaren aurka egin dezakete, beren egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiengatik betiere. Hala eskatzen badute, UR KONTSORTZIOAk datuak tratatzeari utziko dio, nola eta tratatzen segitzeko arrazoi legitimoak ez dauden eta egon litezkeen erreklamazioak aurkezteko edo defenditzeko ez bada.
Pertsona interesdunak bere onespena xede jakin baterako eman baldin badu, onespen hori edozein unetan kentzeko eskubidea izango du, eta onespena kentzeak ez du inolako eraginik izango onespena kendu aurreko tratamenduaren legezkotasunean.
Horretarako, idatzi bat edo email bat bidaliko dio UR KONTSORTZIOA: Portuetxe kalea, 16 – 1. (Blanca Vinuesa eraikina) 20018 - Donostia/San Sebastián edo [email protected]
Baldin eta pertsona interesdunak bere eskubideak behar bezala errespetatu ez eta, ondorioz, datu pertsonalak behar bezala babestuta ez dituela irizten badu, erreklamazioa aurkez dezake datuak babesteko dagokion agentzian.