Ibar Oihar

Gipuzkoako Urak Soinu Bidez

Ur tantak eta soinuak antzekoak dira. Bereziki, Iheskorrak dira. Ibai bati begira jarrizkero, tantak, kontatu ezin dena izango lirateke, soinuak berdin. Eta halaere milaka tantek eta hauetako bakoitzaren joanetorrien dardariek sortzen dituzten soinuek egiten dute ibaia. Ibaia ez baita leku bat, finkoa, betirakotua, etengabe behin behinekoa den joanetorria baizik. Finkoak, geratuak, gu gara, haien bueltan bizi eta gehienez ere ibaiaren tantaren bat eskutan hartu edo haren oihartzunak entzuteko gai garenak. Ibaiak zenbat tanta dakartzan ez dakigun bezala, ez dakigu zenbat soinu duen urak. Dabiltzalako ezagutzen ditugu. Haiek dira, ibarretan behera, etenik gabe, bidean harrapatzen dituzten sedimentuen pisua eramaten dutenak.

Egitasmo honek sedimentu horietan jarri nahi du arreta. Alegia, gugan, ibaiekiko dugun harremanean eta haietaz gogoratu, ulertu eta ikasi dezakegunean.

Webgunea kontsultatzeko 3 modu nagusi daude:

Goiko menuan MAPA klikatuzkero webgune hau osatzen duten dokumentu guztiak (nagusiki soinuak, baina baita argazkiak eta testuak ere) mapan kokatuta ikus daitezke. Bertan ageri diren puntu bakoitzean klik eginezkero dokumentuaren fitxa irekiko da eta automatikoki dagokion dokumentua martxan jarriko da.

SOINUAK atalera jotzerakoan, zutabe berri bat agertuko zaigu, bilatzaile nagusi batekin. Bilatzaile hortan, idatzi ahala agertuko dira artxibo hau osatzen duten dokumentuak.

Azkenik BIDEOA jartzen duen tokian…..

Egitasmo hau Gipuzkoako Ur kontsortzioak, Cristina Enea Fundazioa du.

Webgune honek Soinumapa.net Euskal herriko soinuen mapa du oinarri, eta haren antolatzaileek osatu eta kudeatzen dute.

Webgunea osatzen duten dokumentu guztiak Creative commons Aitortu-PartekatuBerdin 2.5 lizentziapean argitaratu dira, beraz libre zara bertako edukiak berrerabiltzeko, beti ere jatorria aitortu eta emaitza lizentzia berdinarenpean aurkeztuzkero. Mapa honetan edukiak erabiltzeko zalantzak izatekotan edo egitasmo honetan ekarpenik egin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.

  • Antolakuntza: Audiolab
  • Idatziak: Xabier Erkizia, Josantonio Azpiazu
  • Audioak: Luca Rullo, Iñigo Telletxea, Xabier Erkizia
  • Argazkiak: Asier Gogortza
  • Web programazioa eta Diseinua: Audiolab

HARREMANETARAKO: [email protected]

www.audio-lab.org

  • 1
  • 2
  • 3
  • Natura
  • Mekanikoa
  • Urbanoa
  • Besteak
  • Seinale akustikoak
  • Soinudun irudiak
  • Entzuteko idatziak
  • Elkarrizketa
  • Gizartea
  • Bioakustika