Saneamendua

Urola Kosta

Urola ibaiaren ertzean Zumaia, Getaria eta Zarautzeko udalerriak daude (Orioko saneamendua ere barne hartzen du).

Zarautz eta Orioko saneamendua

Zarautz eta Orioko saneamendua osatzen dute bi udalerrietako kolektore orokorrek, Orioko ur zikinen ponpaketak Zarautzeraino eta Zarauztzeko Iñurritzako H.U.A.k.

Iñurritzako Hondakin Uren Araztegiak ohe fluidifikatua (bio-iragazkiak) du eta, gainera, prozesu fisiko-kimiko bat du eta izpi ultramore bidezko desinfekzioa du. Kutsadura zama da 50.000 biztanle-baliokideri dagokiona eta gehienezko ahalmena aurretramendurako 900 l/seg da eta biologikoa 200 l/seg.

Plantak usainak tratatzeko sistema bat du.

Zumaiako saneamendua

Zumaiako saneamendua osatzen dute udalerrietako kolektore orokorrak eta Itziar auzokoak eta Arronamendiko H.U.A.k.

Zumaiako Hondakin Uren Araztegia aireztapen luzatua da, nitrogenoa biologikoki eta fosforoa kimikoki eliminatzen ditu eta izpi ultramore bidezko desinfekzioa du.

Kutsadura zama da 30.000 biztanle-baliokideri dagokiona eta gehienezko ahalmena aurretramendurako 250 l/seg da eta biologikoa 65 l/seg.

Getariako saneamendua

Getariako saneamendua osatzen dute udalerriko kolektore orokorrak eta Itziar auzokoak eta Arronamendiko H.U.A.k. Getariako Hondakin Uren Araztegia aireztapen luzatua da, nitrogenoa biologikoki eta fosforoa kimikoki kentzen ditu eta izpi ultramore bidezko desinfekzioa du.

Kutsadura zama da 10.000 biztanle-baliokideri dagokiona eta gehienezko ahalmena aurretramendurako 75 l/seg da eta biologikoa 15 l/seg.

Plantak usainak tratatzeko sistema bat du.

PlanRecuperacion UnionEuropea EuskoJaurlaritza
Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak bakarrik erabiltzen ditu, erabiltzaileek nabigatu ahal izateko, geroko sarbideak errazteko eta erabilera-estatistikak egiteko, datu pertsonalak bildu edo laga gabe. Informazio gehiago HEMEN  
ADOS BERRETSI Cookie konfigurazioa