Saneamendua

Urola Erdialdea eta Behea

Urola Erdialdeko eta Beheko eskualdean, saneamendu sistema da Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako udalerriei dagokiena.

Sistema osatzen dute Azkoitia-Azpeitia-H.U.A.ko kolektorektoreek eta Zestoako kolektoreak (guztiak Urolako ibaiaren ibarretan), eta baita ere Zestoako ur zikinen bultzaketak Badiolegiko H.U.A.ra (Azpeitia).

Kolektoreak

Urola ibaira isurtzen diren ur zikinak biltzen dituen kolektorea proiektatua dago hormigoi armatuan, 1200 mm.-ko diametro maximoarekin, 11 km. inguruko luzerarekin eta 1000 l/seg-ko garraiatze ahalmen maximoarekin.

Zestoako ur zikinak Badiolegiko H.U.A.raino ponpatzen dira, 300 mm.-ko diametroa duen bultzaketa baten bidez, gehienezko ahalmena 60 l/seg duena.

Badiolegiko H.U.A.

Badiolegiko Hondakin Uren Araztegiaren lokatz aktibokoa da, etapa bikoitzeko, eta nitrogeno biologikoki eta fosforoa kimikoki eliminatzen ditu. Kutsadura zama da 50.000 biztanle baliokideri dagokiona eta gehienezko ahalmena aurretramendurako 660 l/seg da eta biologikoa 125 l/seg.

PlanRecuperacion UnionEuropea EuskoJaurlaritza
Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak bakarrik erabiltzen ditu, erabiltzaileek nabigatu ahal izateko, geroko sarbideak errazteko eta erabilera-estatistikak egiteko, datu pertsonalak bildu edo laga gabe. Informazio gehiago HEMEN  
ADOS BERRETSI Cookie konfigurazioa