Itzuli

Segurtasun eta osasun arau orokorrak

Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa S.A.-ren instalazioetan dagoen edozein bisitak bete behar ditu Lan Arriskuen Prebentziorako Legean jasotako xedapenak eta, baita ere, indarrean dauden eta aplikagarri zaizkion beste Errege Dekretu eta legezko xedapenak. Horiez gain, segurtasun arau hauek bete beharko ditu:


Instalazioetan sartzea, ibiltzea eta egotea

  • Ezin da gelditu egoteko baimenik ez duten lekuetan eta, horietara heltzeko, markatutako ibilbideak jarraitu behar dira.
  • Debekatuta dago instalazioetako etengailu, makinari eta beste edozein ekipo erabiltzea, horretarako baimenik eduki ezean.
  • Debekatuta dago Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, SA-ko langileak lanean ari diren eremuetara hurbiltzea, horrek sor ditzakeen arriskuarengatik.
  • Plantan dauden segurtasun seinaleak errespetatzea, horien arabera eta horiek adierazten dutena betez jardutea, nahitaez errespetatu beharrekoak direlako.
  • Debekatuta dago bisitako taldea uztea.
  • Debekatuta dago zabalguneetatik edo agerian dauden kutxatiletatik hurbil ibiltzea eta horietan sartzea. Edozein leku itxitan sartzea ere debekatuta dago.
  • Debekatuta dago edozein ontzi edo produktu kimiko ukitzea, laborategian edo erreaktibo ganberan, azpiletan sartzea edo ikusi daitekeen edozein likido zapaltzea, etab.
  • Debekatuta dago edozein ekipo eta linea elektriko ukitzea eta edozein esparrutan sartzea (transformazio zentroak, ponpaketa aretoak...).
  • Ez igaro igogailuen, polipastoen... azpitik.
  • Debekatuta dago garbiketa lanak egiten ari diren lekuetatik igarotzea.
  • Ez igaro belar-sastrakak garbitzen edo belarra mozten ari diren langileen ondotik.
  • Ez trabarik egin mantentze-lanetan ari diren langileei, makina eramangarriekin soldatzaileekin, esmerilekin, urpeko ponpekin...

Larrialdiak

  • Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa S.A.-ko instalazioetan Larrialdi egoera gertatuz gero, alarmarekin ala gabe, pertsonal guztiak eremua utzi eta leku seguru batetara joan beharko du, larrialdia gertatu den eremutik kanpo dagoen lekuren batera, bisitaren arduradunaren argibideak jarraituz.
  • Lesiorren bat egonez gero eta horren larritasunaren arabera, bisita arduradunari jakinarazi behar zaio.

Zigorrak

  • Segurtasun Arauak hausten dituzten pertsonek instalazioetatik bota ahal izango dituzte, aldi baterako edo behin betiko, eta bisita gehiago egiteko baimena ukatu ere bai.

Azken xedapenak

  • Eskolako bisitek eman beharko dute eskatutako dokumentazioa instalazioetan sartu baino lehenago eta, era berean, bete eta betearazi beharko dituzte Lan Segurtasun eta Osasuneko arauak.
  • Arau hauez gain, bisita arduradunaren argibideak zorrotz jarraituko dira beti.

Jaun/Andreak, taldearen Arduradun den heinean:

  • Bisitarientzako Segurtasun eta Osasun Arau Orokorrak onartzen ditu.
  • Taldearen Arduradun gisa, hitza ematen du Arauak betearaziko dituela eta taldeak betetzen dituela begiratuko duela.
  • Ziurtatzea bisita egiten duten ikasle guztiek istripu asegurua dutela (eskola asegurua edo gizarte segurantza).

Eta jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, deklarazio hau egiten dut, -n

Email:

Sinaduraren irudi digital bat eransteko "arakatu" sakatu eta ordenagailuan sinadura duen irudi fitxategia aukeratu.

Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren Bisita Zerbitzua: Tel.: 943 67 06 37 / Faxa: 943 67 09 06